Martin Etxeberria Zuloagak 'Hitzen itzala' argitaratu du

Joannes Etxeberri eta Axular aurrez aurre jarri ditu Gustaveko Koadernoak zigiluak plazaratutako lanean

Erredakzioa
Donostia
2012ko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ziburuko Joannes Etxeberriren mundu berria eta Axularren mundu zaharkitua aurrez aurre jartzen dituen saiakera idatzi du Martin Etxeberria Zuloaga irakasle, ikerlari eta HABEko zuzendari ohiak (Zarautz, 1945), Zarauzko Gustaveko Koadernoak argitaletxeak kaleratua. Esaldi honekin aurkeztu du argitaletxeak Etxeberriaren lana: «Detektibe eleberrietako ikertzaileen moduan, itxura batean garrantzi gutxikoa zirudien ñabardura bati heldu dio —XVI-XVII. mendeetako liburuen sarreretako Dedikazionea—, eta, hari mutur horri tiraka, mahai gainean ezarri ditu Nafarroaren konkistaren eta Frantziako erlijio guden aztarnak, Etxauzko Bertranden eta Richelieu kardinalaren arteko erronka, Tubalen herentzia edo Garibairen lekukotza, bi euskal idazle klasikoren hitzen atzeko itzaletan mendeetan ezkutatu den borroka ideologiko isila argitara ekarri arte».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.