Martin Harriaga izanen da Malandain Biarritz Balleteko zuzendaria

Frantziako Kultura Ministerioak karrikaratu du Malandain Biarritz Balleteko zuzendari berriaren izena. 2027ko urtarrilean hasiko da lanean Koreografia Zentroaren zuzendari gisa.

Martin Harriaga, 2017ko artxiboko irudi batean. BERRIA
Martin Harriaga, 2017ko artxiboko irudi batean. BERRIA
Xalbat Alzugaray
Baiona
2025eko uztailaren 21a
16:35
Entzun 00:00:0000:00:00

Miarritzeko (Lapurdi) Koreografia Zentroaren agintean zegoen Thierry Malandain oraingo zuzendariaren lekukoa hartuko du Martin Harriaga koreografoak. Atzo jakinarazi zuten zuzendari berriaren izena. Urte hastapenean osatu zuten zuzendaria hautatzeko epaimahaia, eta, berriki, Frantziako Kultura Ministerioari Martin Harriagaren izena iragarri ondotik, Rachida Dati Frantziako Kultura ministroak Miarritzeko Koreografia Zentroaren zuzendari berriaren izena jakinarazi dio Maider Arostegi Miarritzeko auzapezari, baita balleteko kideei ere. 2027ko urtarrilean hartuko du lekukoa.

Martin Harriaga Avignongo operako (Okzitania) zuzendaria da gaur egun. Bertzeak bertze, Avignongo azken festibalean America sorkuntza koreografikoa plazaratu zuen, Donald Trumpen botere hartzea salatuz. Bertzalde, Malandain Biarritz Balleteko koreografo elkartua izan zen 2018 eta 2021 bitarte. Ttipidanik dantzan murgildu zen, eta Ballet Biarritz Junior egituran sartu zen 19 urterekin. Ondotik, dantza formakuntza osatzeko, 2013an, Kibbutzeko Dantza Garaikideko Konpainia integratu zuen hiru urtez.

2016an, hainbat koreografia zentrok antolaturiko koreografo gazteen lehiaketa irabazi eta Sirènespieza sortu zuen (Sirenak), Miarritzeko 22 dantzarirekin. Dantza pieza hori muntatuz barneratu zituen dantza klasikoko kodeak. Horren karietara, Sacre du printemps koreografia karrikaratu zuen (Udaberriko sakratua); Thierry Malandainen L’Oiseau defeu (Suzko txoria) piezarekin batera aurkeztua izan da anitzetan. Alemaniako balletekin ere hainbat aldiz lan egin du, eta Bilaka kolektiboarentzat Gernika pieza konposatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.