MATALAZEN AZKEN HITZAK

2023ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Beñat Artegietek Jean-Louis Davanti kontaturik, 1956an

DolĂ¼ gabe hiltzen niz,

bizia Ziberoarentako emaiten beitĂ¼t.

Agian, agian, egĂ¼n batez,

jeikiko dira egiazko ziberotarrak,

egiazko eĂ¼skaldĂ¼nak

frantses zorrikeria hori ohiltzeko,

eta gure aiten aitek Ă¼tzi deikĂ¼en lĂ¼rraren

popĂ¼lĂ¼ari erremetitzeko.

Jean-Louis Davantek bere liburura ekarririk, 1970ean

DolĂ¼ gabe hiltzen niz,

bizia Ziberoarentako emaiten beitĂ¼t.

Agian, agian, egĂ¼n batez,

jeikiko dira egiazko ziberotarrak,

egiazko eĂ¼skaldĂ¼nak

tirano arrotzen ohiltzeko*,

eta gure aiten aitek Ă¼tzi deikĂ¼en lĂ¼rraren

popĂ¼lĂ¼ari erremetitzeko.

Benito Lertxundik bere albumean agerturik, 1981ean

DolĂ¼ gabe, dolĂ¼ gabe, hiltzen niz,

bizia Xiberuarendako emaiten baitĂ¼t.

Agian, agian, egĂ¼n batez,

jeikiko dira egiazko xiberutarrak,

egiazko eskualdĂ¼nak

tirano arrotzen hiltzeko.

*Ohildu, ohiltzen. Aditza. Zuberera. Egotzi, bota; uxatu. Kantuaren bilakaera prozesuan, ohiltzeko hitzaren zentzua ezinbestekoa da. Erraterako, Lertxundik hitzak ezagun egitean, ohiltzeko ordezkatu zuen, hiltzeko emanez; kantuaren historiaren zentzua aldatu zen orduan. Haatik, hiltzeko erabiltzeak ez du zentzurik, zeren beste norbaiti biziaren kentzeaz ehaitea erraten zaio zubereraz; hiltzea naturalki heltzen dena baizik ez da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.