Baigorriko (Nafarroa Beherea) Plaza Xoko gelan jokatu zuten atzo Xilaba txapelketaren finala. Lehendabiziko aldiz, taldekako formula erabili dute aurten, eta Mattinsalto eta Dilindan taldeak nor baino nor gehiago aritu ziren, eta lehenak irabazi zuen azkenean. Ellande Alfaro, Aitor Servier, Pantxika Solorzano eta Xumai Murua Berra aritu ziren bertsotan Mattinsalto taldean; Dilindanen, berriz, Xan Berterretxe, Nahia Sasco, Amets Arzallus, Hodei Renteria eta Ortzi Idoate.
Urriaren 12an abiatu zen txapelketa. Gameren (Zuberoa) izan zen lehen saioa, eta beste hamabi behar izan zituzten finalera zer talde sailkatuko ziren erabakitzeko. Finala ikustera jende ugari bildu zen.
Mattinsalto taldeak irabazi du aurtengo Xilaba txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu