Matxin Irabola omenduko dute igandean, bertso saio batekin, Senperen

Franck Dolosor kazetariak idatzi eta Elkarrek argitaratu duen biografia aurkeztuko dute aurretik

Erredakzioa
Baiona
2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Matxin Irabola bertsolari zena omenduko dute igandean haren jaioterrian, Senperen (Lapurdi), bi ekitaldi nagusirekin: Franck Dolosor kazetariak idatzi eta Elkar argitaletxeak plazaratutako Matxin Irabola, Senpereko bertsularia biografiaren aurkezpena, 16:30ean; eta Mixel Aire Xalbador, Fermin Mihura, Amets Arzallus eta Sustrai Colinaren parte-hartzea izango duen bertso saioa, 18:30ean, Joana Itzaina gai-emaileak gidatua. Amotzeko Larraldean izango dira bi ekitaldiak.

Matxin Irabolak (1879-1935) 50.000 lagunen aitzinean kantatu zuen 1933ko Aberri Egunean, Donostian, eta 1935ean hiri berean egin zen txapelketa nagusian bigarrena izan zen, Iñaki Eizmendi Basarri-ren atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.