Miren Agur Meabek irabazi du Euskadi Literatura Saria haur eta gazteentzako euskarazko sailean, Urtebete itsasargian (Elkar) lanarekin. Oroitikurra eta 16.975 euro jasoko ditu.
Mikel Aierbe, Patxi Zubizarreta, Itziar Zubizarreta, Yolanda Arrieta, Susana Larre eta Marta Merinok osatu dute epaimahaia. "Euskal Herriko kostaldeko herri txiki batean, 36ko gerra garaian girotutako gazte baten istorioa kontatzen zaigu. Gerra etorri, pasa eta ihesbidea markatzen den bitartean, mutilaren bilakaera eta lekukotasuna erakusten dira. Istorioa oso ongi egituratutako hari narratibo batean emana dago. Bai pertsonaiak, bai une historikoko gainontzeko elementuak, irudi bisual eta zentzuen araberako hizkuntza sarritan poetikoan uztartzen dira. Egoera bortitz batean, protagonista gai da bizitzari aurre egiteko eta etorkizunerako zubi bat eraikitzeko”, esan dute Meaberen lanaz epaimahaiko kideek.
Meabe (Lekeitio, 1962) Lehen Hezkuntzako irakaslea eta euskal filologoa da, Giltza argitaletxeko zuzendaria eta euskarazko ikasliburuak egitea du lanbide. Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du. 1986an argitaratu zuen bere lehen liburua, Uneka… gaba ipuin-bilduma. Bere bigarren poema-liburuak, Azalaren kodea-k, 2001eko Kritikaren Saria jaso zuen. Haur eta gazte literaturan, honako lan hauek ditu aipagarrienetakoak: Itsaslabarreko etxea (Euskadi Gazte Literatura Saria 2002an), Nola zuzendu andereño gaizto bat (2003), Etxe bitan bizi naiz (2003) edo Urtebete itsasargian (2006). 2006an euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Euskarazko haur eta gazte literaturan Imanol Azkue, Harkaitz Cano eta Dei Gaztelumendi izan dira beste finalistak.
Euskadi Literatura Sariak 1982an eratu zituzten, eta iaz Patxi Zubizarreta izan zen irabazlea euskarazko haur eta gazte literaturan, Pantaleon badoa lanarekin (Pamiela).
Juan Bas garaile Gaztelerazko literaturan
Gaztelerazko literatura arloko Euskadi Saria Juan Bas-ek (Bilbo, 1959) irabazi du, Voracidad lanarekin (Ediciones B). Oroigarria eta 21.535 euro jasoko ditu.
Argazkian, Miren Agur Meabe. (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza)
Literatura
Meabek irabazi du haur eta gazteentzako Euskadi Literatura Saria
'Urtebete itsasargian' lanari esker sarituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu