Bizitza xake partida bat da.Nik ez dakit xakean jokatzen.
Thierry Guetta.
Zerrenda bat egiteko gonbidapena egin didate. Hamar film aukeratu behar ditut. Berehala jabetu naiz ezin dudala «hamar pelikula onenen» zerrendaegin. Hamarrak osatzen ditudanean izenburu berriak bururatzen zaizkit, eta berriro ekiten diot zerrenda egiteari. Liburutegi baten ideia izan da, eta liburutegiak filmok lortu eta herritarrentzat eskura jarriko dituen konpromisoa hartu du. Horrek eman dit heldulekua. Nire zerrenda ez da film onenena izango, bainabai arrazoi batengatik edo besteagatik liburutegi batean eskura egonbeharko luketen hamar pelikulena.
Zerrenda osatzerakoan konturatu naiz azken urteotako filmik apenas jarri dudan. Azken hamarkadako pelikulen errepaso mentala egin, eta horietako zenbat bihurtuko dira zinema historian klasiko? Aurtengo Zinemaldiko zenbat filmek iraungo du gure memorian? Ez dago jakiterik, ez asmatzerik. Zinema ere xake partida baten modukoa delako, eta guztiok gara Thierry Guetta. 1958. urteko zinemaldian, Hitchcock-ek Vertigo-ren nazioarteko estreinaldia egin zuen Donostian. Ez zuen maskorrik jaso. Tadeusz Chmielewskik irabazi zuen orduan, Ewa chce spac filmarekin. Egun, film onenen eta klasikoen zerrenda guztietan azaltzen da Vertigo. Hitchcockek aurkeztu zuen Vertigo-ren bertsio hura, Donostian ikusi zen moduan ez da berriro ikusteko aukerarik izan. Zuzendari britainiarrak, Donostiako ikusleen erantzuna ikusita, sekuentzia oso bat kentzea erabaki zuen. Eta ez edozein sekuentzia. Ezin dut gehiago kontatu. Kazetari sen handiagoa banu, istorio guztia azalduko nuke, baina ez dagokit niri misterio hori argitzea.Hala ere, espero dut dagokienei, alzheimerrak eraso aurretik Vertigo-ren lehendabiziko bertsioaren «pelikulari»merezi duen amaiera ematea.
Zinema memoriaz ari garela. Saylesen Amigo ikusten nengoela, alboan eserita neukan kazetariak, oharrak hartzeko, sakelako telefonoaren argia piztu eta itzali pasatu zuen pelikula osoa. Kazetaritza titulua eskuratzeko, gutxienez pare bat orduko memoria ahalmena frogatzeko azterketa egin beharko litzateke. Eta kale egiten duena, Aquariumera arrainak zenbatzera.
DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA. Plano subjektiboa
Memoria eta bertigoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu