Hilberria. Pinetop Perkins

Mende beteko bluesa

gorka erostarbe leunda
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ia azken unera arte egin zuen gustukoen zuen hura, pianoa jotzea. Urrutira joan gabe, iazko uda hasieran Hondarribia Blues jaialdian izan zen. Udaberri honetarako ere zenbait emanaldi hitzartuak zituen, baina ez du horietan egoterik izango.Atzo hil zen Pinetop Perkins blues musikari handia, Austingo (Texas, AEB) bere etxean, 97 urte zituela eta bihotzekoak jota. Deltako bluesaren garai oparoko azken kideetako bat zen Perkins. Nortasun handiko estiloa zuen pianoa jotzen eta beste zenbait blues musikarik asko estimatzen zuten bere ahots sarkorra ere. Sarritan jo izan zuen Earl Hookerrekin edo Muddy Watersekin. Clint Eastwood zinema zuzendariaren Piano Blues dokumentaleko protagonistetako bat izan zen Pinetop Perkins, Jay McShann, Dave Brubeck eta Marcia Ballekin batera. 1913an jaio zeneta 1920an hasi zen bluesa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.