Micah P. Hinsonek Donostian joko du gaur
MUSIKA. Micah P. Hinson & The Junior Arts Collective taldeak kontzertua emango du gaur Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan hasita. Sarrerak 20 euro balio du. Hinson kantautore estatubatuarrak folka jorratu izan du, batez ere, eta Timber Timbre hirukote kanadarrarekin elkartu da proiektu hau eratzeko. Horiek, berriz, neo-folk estiloa landu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu