Miguel Artola historialari eta irakasle donostiarra zendu da, 96 urte zituela
HISTORIA. Donostian jaio zen Miguel Artola, 1923. urtean. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Filosofia eta Letretako doktoretza egin zuen, eta Espainiako historia garaikideko hainbat aldi sakon aztertu zituen. Espainiako Historiako Erret Akademiako kide izan zen, eta irakasle jardun zuen hainbat unibertsitatetan. EHUk honoris causa doktore izendatu zuen, eta 2000. urtean Eusko Ikaskuntza saria jaso zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu