Miren Artetxek irabazi du Xilabako bigarren kanporaketa

Domintxainen jokatu da saioa, eta 342,5 puntu bildu ditu Artetxek. Haira Aizpuruak egin du bigarren, 330 puntu eskuratuta, eta Josu Txoperenak hirugarren, 304,5 puntu lortuta.

(ID_15518454) (Guillaume Fauveau/EZEZAGUNA) Xilabako bigarren saioa, 25eko azaroaren 15ean
Miren Artetxe Sarasola kantuan, gaur, Domintxaineko kanporaketan. GUILLAUME FAUVEAU
itziar ugarte irizar
2025eko azaroaren 15a
20:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den larunbatean jokatu zen Xilabako lehen kanporaketa saioa —Maddi Ane Txoperena gailendu zen—, eta gaur izan da bigarrena. Domintxainen (Zuberoa) jokatu dute, eta Miren Artetxe Sarasola nagusitu da, 342,5 puntu eskuratuta. Hala, zuzenean bigarren faserako sailkatu da Artetxe, eta Muskildin (Zuberoa) kantatuko du hurrengo, abenduaren 13an.

Artetxeren atzetik, hala geratu da beste bertsokideen sailkapena: Haira Aizpurua Ibargarai (330), Josu Txoperena Iribarren (304,5), Joanes Etxebarria Martinez (294,5), Xermin Cablong Mounein (285) eta Haize Lekuona Blanco (278,5).

Amaiur Lujanbio Agirrek jarri dizkie gaiak bertsolariei, eta epaile lanetan, berriz, Zuhaitz Olazabal Susperregi, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira.

Hurrengo saioa, Ainhoan

Xilabako hurrengo saioa, artean lehen fasearen barnean, heldu den larunbatean izango da, Ainhoan (Lapurdi). Battit Crouspeyre, Johaine Sarraillet, Mizel Mateo, Patxi Iriart, Ramuntxo Chrisy eta Xan Alkhat ariko dira kantuan, 17:00etan hasita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.