Kultura

Miren Arzalluzek Etxepare Institutua utziko du

Palais Galiera, Parisko Modaren museoa zuzenduko du aurrerantzean, atzo jakinarazi zuenez.

Miren Arzalluz, joan den maiatzean, Etxepareren egoitzan. GORKA RUBIO / ARGAKI PRESS
Berria
2017ko abenduaren 19a
11:41
Entzun

Gaur arratsaldean zabaldu da albistea. Miren Arzalluzek utzi egingo dio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari izateari urtea amaitzearekin batera. Eusko Jaurlaritzak berak baieztatu du albistea, eta Arzalluzek egindako lana eskertu nahi izan du ohar baten bitartez: "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Arzalluzek azken urtean egin duen lan bikaina eskertu nahi du eta zorterik onena opa dio bere zeregin berrian".

Aurrerantzean Palais Galliera Parisko Modaren museo entzutetsuko zuzendaria izango da Arzalluz, Bruno Juliard Parisko alkateordeak berak Twitter sare sozialean jakinarazi duenez.

Arzalluzek urte hasieran hartu zuen Etxepare institutua zuzentzeko ardura Aizpea Goenagaren lekua hartuta, eta beraz urtebete besterik ez du egingo euskal kultura mundura zabaltzea helburu duen erakundean.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez du oraindik jakinarazi zeinek hartuko duen Arzalluzen lekua Etxeparen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.