Miriam Makeba kantari hegoafrikarra hil da bart, Castel Volturnon (Italia hegoaldea), kontzertu batean parte hartu ondoren. Haren hurbilekoek agertu dutenez, ordu erdi inguruz kantatu du Makebak mafiaren eta arrazakeriaren aurka Roberto Saviano idazleak antolatutako kontzertuan, eta oholtzatik jaitsi ondoren ondoezik sentitu da. Bihotzekoak jota hil da.
1932an jaio zen Makeba Johannesburgon, baina Pretorian igaro zuen haurtzaro guztia. 1950ean Manhattan Brothers taldearekin hasi zen kantatzen, eta gero bere taldea osatu zuen, The Skylarks. Nolanahi ere, Hego Afrikan zailtasun eta oztopo asko izan zituen musikan aurrera egiteko, =iapartheid=-aren kontrako borrokarekin engaiatuta zegoelako eta erbesterako bidea hartu zuen.
Venezian (Italia) eta Londresen bizi izan ondoren, AEBetara jo zuen, baina FBIk harrapatu eta Gineara bidali zituzten senarra eta biak. 1990ean itzuli zen Hego Afrikra, erregimenak Nelson Mandela aske utzi ondoren. Hain zuzen ere, apartheid-aren kontrako ikurretako bat izan da Makeba, eta Afrikaren ahotsa eta Afrikaren ama izenak jaso izan ditu.
Musika
Miriam Makeba kantari hegoafrikarra hil da
Italian mafia eta arrazakeriaren kontrako kontzertu batean parte ostean zendu da, 76 urterekin, bihotzekoak jota. =iApartheid=i-aren kontrako borrokaren ikurretako bat izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu