Agusti Villaronga zinemagile katalanaren Pa Negre eta Raul Ruiz txiletarraren Misterios de Lisboa dira aurten Donostiako Zinemaldiko sari nagusia, Urrezko Maskorra, jasotzeko faboritoak.
Gerra Zibilaren ondorengo urteen kronika egin du katalanak, ume baten begiradatik, Emili Teixidorren izen bereko eleberrian oinarrituta. Kutsu politikoaren ordez emozionala eman dio Villarongak bere filmari, gerrak pertsonen bizitzetan uzten duen arrasto sakonari erreparatuta.
Ruizek, berriz, XIX. mendeko Lisboan girotutako lau orduko filma ondu du, antzerki baliabideak erabilita, musikarik gabeko opera baten gisa emana. Max Ophulsen La Ronde-ren antzeko egitura du, pertsonaiak etengabeko jira-biran ibiliko dira, maitasun, familia harreman, ohore eta gizarte arauen inguruan.
Horiek dira adituen arabera Urrezko Maskorra irabazteko bi faboritoak, baina epaimahaiaren esku dago erabakia. Oro har, aurten Sail Ofizialeko maila apala izan dela iritzi diote kritikariek.
Donostiako Zinemaldia
'Misterios de Lisboa' eta 'Pa Negre' Urrezko Maskorra irabazteko faborito
Kritikarien iduriko, maila apalekoa gertatu da aurten Sail Ofiziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu