Mizgin-Mujde Arslan idazle kurdua, Hugoenean

2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
LITERATURA. Mizgin-Mujde Arslan idazle kurdua Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Hugoenea Idazlearen Etxeko gonbidatua da atzodanik, bertan bizi den bitartean gidoi bat idazteko asmoa baitu. Pasaiako Udalak eta EIE Euskal Idazleen Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten iaz, etxe hori hizkuntza gutxituetako idazleen zerbitzuan jartzeko. Hugoenean idazten duen hirugarren idazlea izango da Arslan. Iaz bi idazle katalanek baliatu zuten etxea: Frederic Mayolek eta Silvia Aymerichek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA