Iñaki Odriozola Mokolo pailazo zenari omenaldia egin diote gaur Tolosan, Leidor antzokian. Iazko azaroaren 30ean hil zen, 30 urte zituela. Gaur Euskal Herriko pailazoak elkartu dira, haren aldeko oroimen ekitaldian: Mokoloren bikote zen Poxpolo, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Potxin eta Patxin, Gari, Montxo eta Joselontxo, eta Hipo eta Tomas.
Poxpolo ta Konpainiak antolatu du ekitaldia, omenaldi "xumea eta hunkigarria" egiteko asmoz.