Claude Monet margolariaren obra osoaren berri ematearekin batera «ezustea», «gogoeta» eta «gozamena» eragingo dituen erakusketazabalduko dute gaur Parisko Grand Palais jauregian. Monetek olioz egindako ia 200 lan bilduko ditu erakusketak, eta «ezohiko hurbilketak» eta «egundaino egin gabeko elkarketak» eskainiko dituela iragarri dute.
Erakusketak jasotzen dituen lanen barne antolaketak 1890. urtea izango du ardatz. Urte horretan 50 urte egin zituen artistak, eta 1883az geroztik bizileku zuen Givernyko etxea erosi zuen. Urte hartan hasi zen sailak egiten, motibo beraren une ezberdinak jasotzen zituzten lanez osatuak. Ordurako pintore ezaguna zen, artean Frantziako Estatuari obrarik saldu gabea izanagatik ere.
Duela 30 urte Moneti buruzko beste erakusketa handi bat antolatu zuten Grand Palais jauregian, oso oihartzun handikoa.
Moneten ia 200 olio erakutsiko dituzte Parisko Grand Palais jauregian
«Ezohiko hurbilketak» eta «egundaino egin gabeko elkarketak» iragarri dituzte antolatzaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu