'Monumentua' merezi duen Madrilgo neskaren istorioa

2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hunkitu egiten da Ramon Saizarbitoria adiskide batek kontatu dion istorio xumea gogoratzean. Adiskide horrek euskara ikasten ari den neska bat ezagutu du Madrilgo Euskal Etxean; euskara ikastera zerk bultzatu duen galdetu dio, eta neskak erantzun Euskal Herrian lagunak dituela eta haiei ezusteko atsegina eman nahi diela Euskal Herrira joaten denean. Ez du dudarik Saizarbitoriak: «Neska hori nor den jakin eta monumentu bat eraiki beharko genioke». Saizarbitoriak euskara izan du kezka nagusietako bat bizitza osoan, baina asko sufriarazi dio euskara beti gatazka garratz, latz eta tragikoekin harremanetan ezagutu izanak. Euskara Madrilgo neskarenaren gisako adiskidetasun keinu xalo eta samur batekin lotuta ikusteak barrua inarrosten dio erremediorik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.