«Munduan dugu begirada»

150.000 euro inguruko aurrekontua du lanak, eta Chalongo Arts de la Rue jaialdiko egitarau nagusian emango dute

Irune Berro Urrizelki.
Bilbo
2011ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Orain hamabost urte, 1996an, eratu zuten Deabru Beltzak taldea, Bilbon. Eta ordudanik hamar antzezlan plazaratu dituzte. Lanak sortzeko zein zabaltzeko garaian «begirada munduan» pausatzen dutela dio Garbitxuk. «Nazioartean aritzea ez da etxetik kanpo emanaldi batzuk egitea. Harremanak sortu eta zaindu egin behar dira, konpainiak eta haien lanak ezagutu eta jarraitu. Konfiantza eta elkarlan giro bat sortu eta elikatu behar da».

Gisa hartako giroaren ondorio, Bretainiako Centre des Arts de la Rue Le Forneau zentroarekin batera ekoitzi dute Deabru Beltzek The Wolves. Emanaldien %40 Frantzian egiten ditu taldeak. Eta Erresuma Batuan lan bat estreinatuko duen aurreneko euskal konpainia izango da. «Duela hamasei hilabete hasi ginen harremanak lantzen, Frantzian bonjour eta Ingalaterran hello esaten». Antzezlanaren aurrekontuaren %35 zabalpenera bideratu dute, «hegazkinak hartu eta gure lana aurkeztera. Ezinbestekoa da gure antzerkia kontuan hartzea nahi badugu». Bidea egiteko bestelako modurik ez dagoela dio Garbitxuk. Horrela lortu dute The Wolves Frantziako Chalon Dans La Rue jaialdian aurkeztea uztailaren 21ean. «Aurillacekoaren ondoren, munduko jaialdirik garrantzitsuena da. Pribilegiatuak gara. 400 konpainiatik hamarrek baino ez dugu antzeztuko jaialdi hartako in egitarauan. Off egitarauan ariko diren taldeek ez dute kobratuko, eta baimenak eta antzekoak beraiek tramitatu beharko dituzte. Inbertsio bat egitera doaz. Gu, ordea, kontratatu egin gaituzte».

Horrenbestez, Norwicheko estreinaldiari berari baino garrantzi handiagoa ematen diote Chalongo emanaldiari. «Hurrengo lau urteetarako lana lor dezakegu han». Halakorik Euskal Herrian ez gertatzeari «triste» deritzo Garbitxuk, «beharbada egunen batean... baina horretarako gogoa, denbora eta dirua inbertitu behar dute diputazioek eta Jaurlaritzak». Dioenez, «azken unean» jaso dute Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza. 150.000 euro inguruko aurrekontua du The Wolves-ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.