MUSIKA. Atom Rhumbak aldaketen indarrez atera du 'Gargantuan Melee' lan berria

gorka erostarbe leunda
2010eko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lau urte igaro dira Amateur Universesdisko arrakastatsua kaleratu zuenetik, eta sei urte nazioartean ere sona hartzen hasteko baliagarria izan zitzaion Backbone Ritmo plazaratu zuenetik. Jendeak bazuen irrika Atom Rhumba taldearenlan berria entzuteko. Taldean hainbat aldaketa izan ondoren eta hainbat gorabeherak eragindako planteamendu berrietatik abiatuta sortu dute Gargantuan Melee (Brian's Records), hamalau rock kantu askotariko eta indartsuz osaturiko lana.

Rober! kantaria inoiz baino indartsuago eta ahots kolore gehiagorekin ageri da lan berrian. Nacho Beltran bateria jotzaileak eta Iñigo Cabezafuego baxu jotzaileak sekzio erritmiko sendoa osatzen dute, eta Joseba Irazoki gitarra jotzaile ipurterrea taldean sartu izanak hainbat baliabide eta kolore eman dizkio taldeari. Ohikoa den moduan, Kaki Arkarazoren esku egon da soinu gidaritza eta Joe Gonzalezek saxofoia sartu du hainbat kantutan. Josetxo Anitua zenari eskaini diote Blurred Man.

Atom RhumbaGasteizko Jimmy Jazz aretoan ariko da bihar, 20:30etik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.