Donostiako 46. Jazzaldia. Kritika.

Musika berritzailea

2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Jan Garbarek & The Hilliard Ensemble: Officium
Lekua: San Telmo museoa.
Eguna: uztailak 24.


Norvegian jaioterria duen artista saxofoi tenore eta saxofoi soprano jotzailea, Jan Garbarek, ezaguna beste hainbat gauzaren artean Keith Jarretekin hainbat alditan egindako kolaborazioengatik eta filmetarako egindako lanengatik, San Telmora proiektu berezi batekin etorri zitzaigun Jazzaldiaren testuinguruan. The Hilliard Ensemble laukotearekin, estilo lirikoko abeslariak direnekin, bat egin du, bost artisten artean Officium eskaintzeko.

XVI. mendearen erdialdean eraikitako eta komentu izandakoaren elizan izan zen emanaldia, leku ezin hobea eskaini behar zutenerako. Misteriotsua hasieratik, isiltasuna nagusi, entzuleen inguruan zebiltzan lau abeslariak atzetik antzeztokira igo ziren poliki-poliki lau ahotsetako esaldi geldoak abestuz edertasun handiz eta koordinazio ezin hobeaz. Batzuetan errepikakorra bihurtu zen, erritmoa berdina baitzen emanaldi osoan zehar, eta esaldien iraupenak antzekoak baitziren.

Garbareken zeregina, abeslariek estilo lirikoan abestutakoaren gainean jazz lengoaia erabiliz esaldi dotoreekin osatzea zen, eta helburua ederki bete zuen. Gainera, elizaren akustikarekin giro misteriotsua, sentikorra eta sakona lortu zuen.

Teknika bikaina eta errekurtso ugari eskaini zituen; sortutako soloa urteetan landutako dotoretasunaren fruitua izan zen. Hala ere, batzuetan gogorregia zen abeslarien melodiaren barruan, baina inpresioa sortzeko asmoa bazuela ere nabaritu zen.

Hotza izan zen entzuleekiko harremana; aurkezpenik eta hitzik ere ez zuen esan, eta proiektuari buruz zerbait komentatu izana eskertuko litzateke hain emanaldi berezia izanik. Esperientzia berritzailea, dudarik gabe, eta hainbeste musika errepikakorraren testuinguruan, musika kontzeptu berri hau entzuteko aukera polita izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.