Musikaren inguruko sare sozial bat sortu du Azkuek
MUSIKA. Bizkaiko Foru Aldundiaren Azkue fundazioak musika ardatz duen sare sozial bat abian jarri du Interneten. Bandabeat du izena, eta «musika bizi baina musikatik bizi ez diren taldeentzat» izango dela jakinarazi du. Last.fm euskarrian entzun ahal izango dira talde horien abestiak. Euskarazko taldeak lehenetsiko ditu Bandabeat-en sistemak, baina gainerako taldeek ere izango dute tokia.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu