Une zailean hartu du Juan Carlos Perezek (Mutriku, 1958) Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko zuzendari akademiko kargua, tentsio handia baitago bertako koordinatzaile nagusi Carmen Rodriguez Susoren eta irakasle eta ikasleen artean. Desadostasun sakonak dituzte, orain arteko eredua atzean utzita, plan berria ezarri nahi duelako Susok. Harrituta dagoela aitortu dio Perezek BERRIAri. Honek bihar argitaratuko du zentroko zuzendari akademikoarekin egindako elkarrizketa, Kultura sailean.
Honatx Perezen esaldi batzuk:
- "Musikeneko lehen mailako irakasleekin jarraitu nahi dugu, baina egoera ekonomiko berrira egokituta".
- "Harrituta nago oso adierazpen gogorrak egin direlako inolako oinarririk gabe, hipotesien gainean hitz egin da asko".
- "Egia da inoiz ez dudala horrelako zentrorik zuzendu, baina prozesu akademikoak ezagutzen ditut, ez da mundu guztiz berria niretzat".
- "Gatazka handia izanagatik, Musikenek lanean jarraitu du; jendea oso gustura dago eta ikasleak oso motibatuta daude, oso bokazionalak dira".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA
"Musikeneko lehen mailako irakasleekin jarraitu nahi dugu, baina egoera ekonomiko berrira egokituta"
Juan Carlos Perez goi mailako musika zentroko zuzendari akademiko berriarekin egindako elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu