myrath
'Wilderness of Mirrors'.
Diskoetxea: Ear Music.
Tunisiako taldeak metal progresiboa apur bat alde batera utzi du azkenaldian, batez ere azken eta zazpigarren disko honetan. Aldiz, Arabiako eraginak eta sonoritate exotikoak biziki transmititzen jarraitzen dute. Horri guztiari ukitu epiko nahiko markatua gehitu behar diogu, kantu asko horrela beztitzen baitituzte. Ukitu sinfonikoak ere lantzen jarraitzen dute diskoko kantu askotan. Ekialdeko erritmo eta musika flotatzaileek, haize instrumentuek, orkestrazioek zein ahots garbi eta agudoak nortasuna ematen diete The Funeral, Les Enfants Du Soleil eta abarrei. Koruek eta errepika handinahiek ez dute taldearen esentzia apurtzen, eta metal disko landu baten gisa hartu behar dugu. Finean, beraien diskorik onena ez den arren, Through the Seasons bezalako harribitxiek balio handia gehitzen diote disko erakargarri honi.