Donostiako Jazzaldia

Nala Sinephroren Jazzaldiko kontzertua, bertan behera

Harpa jotzailea larunbatean zen kontzertua ematekoa, Kursaalean, baina, osasun arazoak tarteko, bertan behera utzi behar izan du emanaldia.

Nala Sinephro harpa jotzailea. DONOSTIAKO JAZZALDIA
Nala Sinephro harpa jotzailea. DONOSTIAKO JAZZALDIA
2025eko uztailaren 23a
14:37
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nala Sinephro harpa jotzaile belgikarrak Donostiako Jazzaldian lehen aldiz zuzenean aritzeko asmoa zuen larunbat honetan, Kursaalean. Osasun arazoak tarteko, baina, bertan behera geratu da programatuta zegoen kontzertua. Harpa jotzailea atsekabetuta azaldu da horregatik: «Bihotza hautsita daukat larunbat honetan 60. Jazzaldiko emanaldia osasun arazoak direla-eta bertan behera utziko dugula iragarri behar izateagatik».

Sinephro jazzaz gaindiko «beste genero batzuetako musikaren eta herri musikaren eskaintzako oraintsuko artista» gisa definitu zuen Donostiako Jazzaldiak. Jaialdiak adierazi du kontzerturako sarrera erosia zutenei dirua itzuliko dietela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.