Kritika-Musika

Nation of Language

Language of Nation
mikel lizarralde
2026ko urtarrilaren 25a
04:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

NATION OF LANGUAGE

'Dance Called Memory'
Diskoetxea: 

Sub Pop.

Nation of Language taldeak bost urte eskasean kaleratzen duen laugarren diskoa da Dance Called Memory, eta hain epe laburrean New Yorkeko hirukoteak izan duen garapenaren erakusgarri ere bada. Sub Pop-ek fitxatu du taldea, baina ez duzue hemen aurkituko grungearen sustatzaile izan zen zigiluaren eskua. Nation of Languagek 1980ko hamarkadan loratu zen pop sintetikoan arakatzen du, baina ez da mimetismoaren tranpan erortzen, eta, batik bat, melodia ederrekin janzten ditu kantuak. OMD (Inept Apollo) eta Future Islandsen (Silhouette) artean mugitzen da, eta Talk Talk-en malenkonia ere ekartzen du gogora zenbaitetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.