Nazioarteko gerra eta bake irudiak 2012 Fundazioak antolatutako kultur urtean

Programan 30 kultur ekitaldi eskainiko ditu urte osoan, eta 'Maleta mexikarrak' erakusketarekin hasiko da

Zakaria Mohammed idazle palestinarra. 'PROMETEO' ALDIZKARIA.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
2012 Fundazioak atzo aurkeztu zuen, Bilbon, 2012 Euskadi bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtea, 30 ekitaldi inguruk osatua. Hainbat arte diziplinatako ekitaldientzako tartea izango da eta Euskal Herriko eta nazioarteko artistek hartuko dute parte. Eusko Jaurlaritzak eratutako fundazio bat da 2012 Fundazioa, Espainiako gerran Euskal Herrian izandako hainbat herriren bonbardaketen 75. urteurrena gogoratzeko eta Euskal Herrian zabaldutako «aro berria» ospatzeko.

Argazki erakusketa birekin hasiko da programa: Maleta mexikarra eta Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak. Gerrako argazki kazetaritzako irudiak bilduko dituzte bietan. Astelehenean inauguratuko dute lehena, Bilboko Arte Eder museoan. Berton, Robert Capa, Gerda Taro eta David Seymourren argazkiak bilduko dituzte.

Poesiak ere leku nabarmena izango du, Eskatzen dut bakea eta hitza nazioarteko poesia jaialdiarekin. Besteak beste, Douglas Dunn, Jack Hirschmann, Zakaria Mohammed, WerewereLiking, LelloVoce, Manuel Rivas eta Bernardo Atxagak hartuko dute parte. Horrez gain, Zentzua eta iraunkortasuna proiektu artistikoaren bidez, «naturaren eta eremu publikoaren gaineko esku hartze artistikoa» egingo dute hainbat artistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.