kultuRA

Nazioarteko trikitixaren soinuak gurean

Bretainia, Katalunia, Italia eta Euskal Herriko soinujoleak ariko dira ostiralean Tolosan eta larunbatean Getxon, Nazioarteko IX. Trikitixa Jaialdian.

Ainhoa Sarasola.
2010eko azaroaren 2a
15:30
Entzun
Euskal Herriko ordezkariekin batera, nazioarteko soinujoleak ariko dira Tolosan ostiralean eta Getxon larunbatean, Nazioarteko Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bederatzigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Jaialdian. Azken zortzi urteotan Donostian egin dute festa, baina Leidor Tolosako antzokiak hartuko du aurtengoan.

Italiatik Filippo Gambeta eta Claudio de Angeli musikariek hartuko dute parte, eta Gambetak berak ondutako kutsu tradizionaleko piezak joko dituzte. Bretainiatik, berriz, Imosima taldea etorriko da, herrialdeko dantzarako doinu tradizionalak eskaintzera. Blai Casals akordeoi diatonikoa hartuta etorriko da Kataluniatik, Manu Sabatek lagunduta. Kupela taldeak zein Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejolak osatutako bikoteak beren azken lanetako piezak eskainiko dituzte. Mirari Azkunek eta Aitziber Otegik osatuko dute euskal soinujoleen ordezkaritza.

Ostiraleko emanaldia 22:00etan hasiko da, Leidorren. Larunbaterako, berriz, Getxoko Andres Isasi musika eskolan jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.