Nestor Basterretxea eskultorearen etxera sartu dira lau edo bost pertsona armatu, Hondarribian (Gipuzkoa), Ertzaintzak jakinarazi duenez, eta ustez balio handiko bitxiak eraman dituzte, sakeleko hainbat telefono eta beste hainbat objektuz gain. Basterretxea eta bere etxean lanean zeuden bi emakume lotu egin dituzte, baina ez zaie ezer gertatu. Basterretxearen emaztea, berriz, ez dute lotu, ezindua baitago.
Goizeko 10:30ean izan da lapurreta. Aurpegia erdi estalita zaukaten lapurrek baserriko txirrina jo dute, eta langilea bultza ondoren sartu dira etxera. Askatzea lortu eta gero deitu die emakumeetako batek ertzainei gertatutakoaren berri emateko. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du lapurreta ikertzeko.
kultura
Nestor Basterretxea eskultorearen etxera sartu dira lapurtzera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu