Nicolas Lekuonaren 60 obra ikusgai, Madrilgo Guillermo de Osma galerian
ARTEA. Nicolas Lekuona (Ordizia, Gipuzkoa, 1913-Fruiz, Bizkaia, 1937) zena omentzeko, haren 60 obra jarri dituzte Madrilgo Guillermo de Osma galerian, maiatzaren 9ra arte. Olioak, marrazkiak, collageak eta argazkiak ikusi hala izango dira. Abangoardia eta denbora, horiexek Lekuonaren ibilbideari etengabe loturik azaltzen diren bi kontzeptu. 1936ko gerrak, baina, ibilbidea luzeagoa izatea galarazi zion.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu