HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Limoiondoaren loreak'

«Nikaragua sandinista!»

Idazlea: Lur Gallastegi. Ilustratzailea: Susanna Martin. Argitaletxea: Elkar.

2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Liburua bi planotan garatzen den narrazio luzea da, abiapuntua gaur egungo Donostia duena, zahar-zaintze lanetan aritzen diren bi emakume nikaraguar (Violeta eta Claudia), eta euren bi alabekin (Luna eta Daniela). Bigarren planoa Nikaragua iraultzailean kokatuta dago, Graciela izeneko emakume behartsu baten bizitzan zentratuta.

Bi planoen ardatza Luna da, berak irakurriko duelako amona Gracielak idatzitako egunerokoa. Narrazioaren Donostiako partea ahots orojakile anonimo batek kontatzen du, eta Nikaraguakoa, Gracielak.

Nikaraguako zein Donostiako kontaketek irakurlea hunkitzea dute ageriko helburu, pertsonaien sufrimenduaren eta gertaera lazgarrien oroitzapenaren bidez, baina tamalez emaitza mugimendurik gabeko narrazio laua da, non gertaerak gertatu beharrean kontatu egiten diren, eta pertsonaiek manikeo eran jokatzen duten, natural izan ordez.

Dena den, literatur maila apala badu ere, «Nikaragua sandinista!» noizbait oihukatu duenak oroiminez irakurriko du liburu hau, aspaldiko aldarrikapen iraultzaile haien oroitzapenak arrangurez berritzea beti delako asegarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.