MUSIKA

Nine Pound Hammerren azken bira Bilbotik igaroko da bihar

Erredakzioa
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Nine Pound Hammer cowpunk taldea Bilboko Kafe Antzokian arituko da bihar 21:30etik aurrera. Amerikarrek countrya eta punk-rocka nahasten dituzte, etaemanaldi indartsuak egiten dituzte, gauak rock and roll festa bihurtzeko asmoz. 25 urteko historian, iraupen luzeko sei disko kaleratu dituzte guztira. Orain, Country Classics izenburua duen lan berriaren aurkezpen biran dabiltza. Hala ere, jakinarazi dute bira honekin amaituko dutela beren musika ibilbidea.

Bilbon, azken hamarkadetan Madrilgo rock eszenak eman duen talde aipagarrienetako batekin partekatuko dute agertokia: Motociclonekin.Sarrerak, aurrez hartuz gero, 15 euro balio du, eta 18 euro leihatilan bertan hartuz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.