Nora Aurrekoetxeak artista gazteen ARCO saria jaso du bi obrarengatik

2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARTEA. Nora Aurrekoetxeak (Bilbo, 1989) irabazi du Madrilgo Erkidegoak artista gazteen lana sustatzeko ematen duen ARCO saria. Milena eta Aulki bat obrengatik egin diote aitortza, zeintzuetan artistak ilea baliatu duen material gisa. Harekin batera, Jose Diazen Memory Foam lana eta Osias Yanoven Escaleras serieko pieza bat ere saritu dituzte. Obra horiek guztiak CA2M Dos de Mayo arte zentroaren arte garaikideko bildumaren parte izatera pasatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.