Nueva Vulcano. 'Novelería'

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Diskoetxea: Bcore

Oraintsu izan da hirukote katalana gurean lan berri hau aurkezten, zaleen gozamenerako. Izan ere, taldea isilik egon da 2009az geroztik; hain justu, Los peces de colores disko laudatua argitaratu zutenetik. Isilune luze horren ondoren ekarritako Novelería aurrekoaren maila berean dago, bai konposizio aldetik, bai hitzen aldetik. Hala, bere horretan jarraitzen dute 90eko hamarkadako post-hardcore eta poparen arrastoak, gitarra riff piztiak eta bateria kolpe boteretsuak: Jawbox, Superchunk… Soinu aldetik nobedaderenbat ere bildu dute; esaterako, Hemos hecho cosas. Halere, diskoa astuna egin zait, seguruenik aspaldi galdu nuelako estilo honetako taldeekiko interesa. Baina, nire paranoiak gorabehera, Bcore soinuaren jarraitzaileek zukua aterako diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.