Bertsolaritza

Odei Barroso nagusitu da Aiherran

Eneritz Zabaleta izan da bigarrena Xilabaren hirugarren kanporaketan.

Berria.eus
2014ko urriaren 18a
21:15
Entzun

Odei Barroso nagusitu da, 221 punturekin, gaur Aiherran jokatutako Xilaba Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bertsolari txapelketako hirugarren kanporaketan. Ondoren, bertsolari hauek sailkatu dira: Eneritz Zabaleta (217 puntu), Ramuntxo Christy (215), Patxi Iriart (201), Ortzi Idoate (196.5) eta Ortzi Murua (178,5).

Final-aitzinekoetan honako hauek ariko dira: Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Xan Alkhat, Ortzi Idoate eta Maddi Sarasua, Larresoron, urriaren 26an; eta Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia,  Ramuntxo Christy, Aitor Servier eta Patxi Iriart, Aiziritzen, azaroaren 2an.

Finala baionako Lauga gelan jokatuko da, azaroaren 15ean, 17:00etan.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.