Kultura

'Ongi etorri' ikuskizuna prestatzen ari da Dantzaz konpainia Jon Maia dantzariaren gidaritzapean

Atalak XX ekimenaren barruan izango da emanaldia, ostegunean, Donostiako Viktoria Eugenian, 21:00etan. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2036/[/berriatb]  

Araitz Muguruza.
2014ko otsailaren 3a
16:26
Entzun

Bost egunetan koreografiak osatu eta ikasi bezain laster, emanaldiaren eguna izango da. Gaurko eguna gehituta bi egun eta erdi daramatzate Dantzaz konpainiako dantzariek Ongi etorri emanaldia prestatzen, Jon Maia dantzariaren gidaritzapean. Kazetarien aurrean erakustaldia egin dute gaur goizean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko dantza aretoan. 

Dantza taldean nazionalitate desberdinetako jendea dagoelako jarri dio Ongi etorri izena koreografiari Maiak. "Etengabe ari dira dantzariak etortzen eta joaten. Iruditzen zait beren mugimendua, hizkuntza, izateko modua etorri eta joaten direla, baina, era berean, osatzen dutela kolektibitate bat". Lengoaiari dagokionez ere, dantzariekin desberdintasun handia duela dio; izan ere, dantza tradizionalean ondutakoa da Maia. Pieza osatzeko garaian bi aldetatik edan dutela adierazi du, euskal dantzetatik eta dantza garaikidetik. "Saiatu naiz urrats tradizional batzuk beraien lengoaiara inguratzen edo, alderantziz, beraien lengoaiara inguratzen beste urrats batzuk".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.