Opera esperimentala

2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Opera

'Macbeth'

Ekoizpena: Rhineko Opera Nazionala eta Monte-CarlokoOpera. Musika zuzendaria: Donato Renzetti. Eszena zuzendaria: Francisco Negrin. Abeslariak: Vladimir Stoyanov, Violeta Urmana, Giacomo Prestia, Stefano Secco, Andres Veramendi. Lekua: Bilboko Euskalduna jauregia. Eguna: Otsailak 19.

Positibotzat ematen dugu Bilbon burutu den Verdiren Macbeth-en bertsioa nahiz eta ikusleriaren zati batek Negrin eszenako zuzendaria errefusatu. Izan ere, Mexikokoak aprobetxatu egin zituen libretoak berak dauzkan hutsuneak boterearen handinahiak behar duen bortizkeriaren gainean aritzeko, noski, Shakespeareren bidetik, hain juxtu. Horretarako, bada, eszena egileak meazuloko dekoratu ederrean jarri zituen izaki beldurgarrien joan-etorriak —sorginak, Greziako Parkak eta pitonisen itxura hartuta, hain zuzen—. Eta haiekin batera, gizaki hiltzaileak eta boterearen premiagatik erailak izan direnen satorzuloa. Atmosfera itogarri horri asko lagundu zion argiztapenak, arropak eta batzuetan hormetatik gora eta behera, zintzilik, zebiltzan sorgin-armiarmak.Baina desegokia iruditu zait toparen eszena, Bankuaren heriotza semearekin dagoenean (asinkronikoa izateagatik) eta lehen aipatu sorgin akrobaten eskalada larregiak, musika oztopatzeko zorian, askotan. Musikaren aldetik, berriz, Renzetti maisuak Verdiren ibilbidean esperimentala suertatu zen operaren irakurketa ona egin zuen. Haren eskuetan Bilbao Orkestra Sinfonikoak, oberturaren denbora-pasak kenduta, ondo jo zuen. Baita ondo abestu ere. Gizonezkoen abesbatza, aldiz, ez horrenbeste, emakumeek egin zuten denbora-pasa hirugarren ekitaldira arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.