arkeologia

Orain dela 4.000 urte bezala, zutik

Bergara, Elgoibar eta Soraluze herriek bat egiten duten lekuan dagoen 3,5 tonako menhirra zutik jarri dute hondeamakina baten laguntzaz. Bideoa: menhirra zutik jarri duten unea (Andoni Canellada, Argazki Press). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2164/[/berriatb]

Araitz Muguruza.
2014ko irailaren 3a
08:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Arribirilletako menhirra Brontze arokoa da, suharri zatiak aurkitu baitzituzten indusketetan. Luzeran eta zabaleran, 1,60 eta 1,70 metro neurtzen ditu hurrenez hurren. Lodieran, berriz, 0,40 metro. Orain dela 4.000 urte jarri zutenek kokatu zuten modu berean jarri dute.

Berriz ere zutik ipintzeko, proiektu arkitekniko bat ere egin dute. Anartz Ormaza arkitektoa arduratu da lan horretaz. Menhirrarentzat bereziki sortu duten zementazio sistema erabili dute.

Hasiera batean dolmen izango zelakoan zeuden Aranzadi Zientzia Elkartekoak, eta uste horrekin ekin zioten indusketei orain dela bi urte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.