Alberto Iglesias donostiar musikaria (1955) Oscar sarietarako izendatu dute, =iThe Kite runner= filmaren soinu bandagatik. Otsailaren 24an jakingo da saria eskuratu duen ala ez.
Khaled Hosseiniren eleberri batean oinarritutako filma da, eta Marc Foster-ek zuzendu du.
Iglesiasekin lehiatuko dira Dario Marianelli (Atonement lanarekin), James Newton Howard (Michael Clayton), Michael Giacchino (Ratatouille) eta Marco Beltrami (3:10 to Yuma).
2006an ere izendatu zuten Oscar sarietarako donostiarra, The constant gardener filmako musikagarik. Ez zuen lortu saria. Besteak beste, zazpi Goia dauzka irabazita.
Julian Schnabel (Donostian bizi da), berriz, zuzendari onenaren saria eskuratzeko izendatu dute, Le scaphandre et le papillon filmagatik.
Kultura
Oscar sarietarako izendatu dute Alberto Iglesias musikaria
'The Kite runner' filmaren soinu bandagatik hautatu dute. Otsailaren 24an jakingo da saria eramango duen edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu