EHSona jaialdia

Ostiralean abiatuko da XVII. EHSona jaialdia

Euskal Herriko hainbat musika estilo eta proposamen eramango ditu jaialdiak Bartzelonara

Aurtengo EHSona jalaldiaren kartelak jasotzen duen irudia. BARTZELONAKO EUSKAL ETXEA
2014ko urriaren 22a
13:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, urriaren 24an abiatuko da XVII. EHSona jaialdia. Abenduaren 6ra arte, Euskal Herriko hainbat musika estilo eta talderen topaleku izango da Kataluniako hiriburua. Horren bitartez, aurreiritziak apurtu nahi dituzte antolatzaileek, “Euskal Herriko musika ez dela soilik trikitia eta euskal rock erradikala”, alegia. Alde horretatik, “aniztasun horrekin gozatzera” deitu dituzte herritarrak.

Jaialdiaren antolatzaileek azaldu dutenez, aurtengo jaialdirako “artista ezagunen aldeko apustua” egin dute (Su Ta Gar, Kashbad, Zea Mays...),  “haien erakartzeko ahalmena baliatuz, euskal panorama musikalaren bestelako proposamenetara ere” jendea hurbilarazteko. Bi berritasun ere gehitu dizkiote jaialdiari. Batetik, autogestio tailerra eskainiko du Ainara LeGardon musikariak. Bestetik, Txo izeneko haur eta familientzako espazioa txertatuko dute jaialdian, “etxeko txikiak musikara hurbiltzeko”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.