Kukai dantza konpainiak Out/In ikuskizuna aurkeztu du gaur goizean, Errenteriako Hiria kulturgunean (Gipuzkoa). Konpainiaren Karrikan kale ikuskizunaren egokitzapena dela azaldu dute, eta bertsio berri hori lantzeko, hiru koreografok parte hartu dute: Iker Gomezek eta Damian Muñoz-Virginia Garcia bikoteak. Aupa mutil eta Sorbatza piezak jorratu dituzte.
Otsailaren 12an estreinatuko dute, Errenterian.