Pablo Picasso pintorearen bi zirriborro aurkitu dituzte

2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ARTEA. Hainbat lapurreta egin izana egotzita, gizon bat atxilotu zuen herenegun Frantziako Poliziak Arcachonen, eta haren etxean lapurtutako hainbat artelan, zaharki eta bestelako objektuak atzeman dituztela jakinarazi dute. Horien guztien artean, Pablo Picasso margolariarenak izan daitezkeen bi zirriborro aurkitu dituzte poliziek. Azken hilabeteotan inguruko luxuzko etxebizitzetan izandako lapurreten harira hasitako ikerketan atzeman dituzte artelanak, eta haien jabeak nor diren zehaztu beharko dute orain.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA