Parisko orkestrak gaur eta bihar joko du Kursaalean
Gaur eta bihar arituko da Parisko Orkestra Donostiako Kursaalean, Musika Hamabostaldian. Gaur egingo duten emanaldian Antoine Tamestit biola jotzaile frantsesarekin batera joko dute, eta Beethovenen 6. sinfonia eta Berliozen Harold Italian obrak interpretatuko dituzte. Bihar, berriz, Donostiako Orfeoiarekin eta Orfeoi Txikiarekin arituko da, eta Benjamin Brittenen War Requiem (Gerra Requiema) joko dute. Parisko Orkestrak 2012. urtean jo zuen azkenekoz Donostian, Musika Hamabostaldian. Daniel Haring zuzendari titularrarekin dator aurten, eta emango dituen bi kontzertuak 20:00etan hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak