Parte hartzea handitu egin da aurten Irun Hiriko Kutxa literatura sarietan

2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LITERATURA. 1.675 lan aurkeztu dituzte Irun Hiriko 44. Kutxa literatura sarietara: 971 gaztelaniazko eleberriko modalitatean, 643 gaztelaniazko poesian, 36 euskarazko eleberrian, eta 25 euskarazko poesian. Irailaren 11n jakinaraziko dute zeintzuk diren lan irabazleak, Irungo udaletxean. Saria 25.000 eurokoa da eleberrian, eta 15.000koa poesian. Kopuruaren handitzea pandemiarekin lotuta dagoela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.