Pasoliniren hamar film proiektatuko dituzte Azkuna zentroan, gaurtik goiti
ZINEMA. Gaur hasi eta martxoaren 18ra bitarte, Pier Paolo Pasolini zinema zuzendariaren obra esanguratsuenak jarriko dituzte ikusgai Bilboko Azkuna zentroan; asteazkenetan eta ostegunetan egingo dituzte proiekzioak. 35 milimetrotan eta jatorrizko bertsioan emango dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Pasolini omenduko dute, «XX. mendearen bigarren erdiko zinemagile eta poeta garrantzitsuenetako bat baita», Zinematekak azaldu duenez. Accattone filmarekin (1961) hasiko dira: gaur eta bihar emango dute. Gero erakutsiko dituzte Il Vangelo secondo Matteo (1964), Uccellacci e uccellini (1966), Edipo re (1967), Teorema (1968) eta Medea (1969), besteak beste.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu