Kritika. Musika

Patrice Dumora

Patrice Dumora / 'Denok gara Bobi'
2024ko martxoaren 3a
05:05
Entzun

PATRICE DUMORA

'Denok gara Bobi'
Argitalpena: Egilea editore.

Akelarre taldearen garai onenetako batean zein beste hainbat proiektutan aritutako Patrice Dumora Watson-ek bakarkako bidea lantzen jarraitzen du, eta 2022ko Bobi lan luzearen jarraipena argitaratu zuen iaz, Durangoko Azokarako. Lau kanta ditu lan berriak, eta estilistikoki aurrekoaren koordenatu antzekoetan mugitzen bada ere, rock musikak pisu gutxiago dauka hemen. Sustraidun musika da, akaso zertxobait patxadatsuagoa. Egia da Itsas aldera kantuak rock trazak dauzkala, baina Denok Bobi gara dezente gihartsuagoa da. Melodien jokoan eroso sentitzen da Gosea eta Bele beltza-n ere. Lan hau biluzia da orokorrean, pausatua baina heldutasuna erakusten duena. Patricek landu ditzakeen hamaika bide posibleetatik bat dugu hau, beraz, baliteke hurrengo lanetan sorpresa gehiago egotea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.