Patrick Leigh Fermor hil da, idazle eta bidaiaria
LITERATURA. Idazle kultu eta bidaiaria izan zen Patrick Leigh Fermor. 95 urteak beteak zituela hil zen herenegun, Worcestershireko (Ingalaterra) bere etxean. Bidaia literatur-liburuengatik egin zen ezagun, aurreko mendeko 30eko hamarkadan Europa alderik alde oinez zeharkatu zuen idazleak. Besteak beste, The Traveller's Tree, A Time of Giftseta Between the Woods and the Water idatzi zituen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu