Azaroan estreinatzekoa bazen ere, Patxi Barkoren Dragoi ehiztaria filma hilaren 31tik aurrera izango da ikusgai zinema aretoetan. Angel Amigok idatzia da gidoia, eta Gorkaren istorioa kontatzen du, etorkizunera begiratu ahal izateko bere iraganari aurre egin behar dion ETApm-ko kide ohi batena. Gaztaroan El Salvadorrera joan zen, Frente Farabundo Marti de Liberacion Nacional (FMLN) gerrillakoekin batera borrokatzera, eta, orain, semearen galdera batek hausnartzera bultzatuko du: «Zer egiten zenuen gaztetan?». Hala, bortizkeriak bortizkeria erabili duenarengan duen eragina aztertzen du filmak.
Asier Hormaza eta Itziar Ituño dira aktore nagusiak, eta euskarazko film batek sekula izan duen aurrekonturik handiena du: 2,5 milioi eurokoa. Amigoren ustez, zaila izango da halako zerbait errepikatzea, «krisia dela eta».
Patxi Barkoren 'Dragoi ehiztaria' hilaren 31n estreinatuko da
El Salvadorren borrokan aritutako ETApm-ko kide ohi batek bortxarekin duen lotura aztertzen du filmak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu