Patxi Idoateren lanen erakusketa zabaldu dute Iruñeko Ziudadelan

Azken hamar urteotako margolan eta collage koloretsuak bildu ditu 'Pinturas & collages' erakusketan

Erredakzioa
Iruñea
2013ko martxoaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Idoateren Pinturas & collages erakusketa dago egunotan Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoko ganbaran. Artistak azken hamar urteetan egindako hainbat lan biltzen ditu; margolanak eta collageak dira, izenburuak dioen moduan. Margolanak olioz eta akrilikoekin eginak dira, mihise gainean batzuk, egur gainean besteak; collageak, berriz, paperezkoak eta zurezkoak. Martxoaren 3ra arte izango da zabalik erakusketa.

Neurri handi eta ertaineko30 margolanek osatzen dute Idoateren erakusketa, hamaseina collagez egindako bi sailekin batera. Obrarik gehienak koloretsuak dira, eta izadia eta paisaiak dituzte gai nagusi, oro har. Idoatek bizitza osoa darama, bide berriak bilatuz beti, «bere zentzumenen bidez izadiak barruan ernarazten dionari oihartzuna ematen», Salvador Martin Cruz kritikariak erakusketaren katalogoan adierazi duenez. Manuel Millares eta Lucio Muñozen eragina dute Idoateren lanek, haren ustez. «Uste dut irudian jasotako paisaiaren gainetik Patxi [Idoate] mundu fosil hori aurkitzen ari dela, hondamenez betea, bizitzarik gabekoa; zoritxarrez hartarako bidean baita gizateria».

Inaugurazioa, musikarekin

Gaur izango du inaugurazio ofiziala erakusketak, 19:30ean, Barañaingo Luis Morondo musika eskolako flauta taldearen emanaldi batekin. Baina ez da izango erakusketa aretoan musika zuzenean entzuteko aukera bakarra, martxoaren 15ean, 19:00etan, Mezcal taldearen boleroak eta rancherak entzuteko aukera izango baita. Hilaren 22an, berriz, Santi Elsok poema errezitaldia egingo du Ziudadelako Armen Aretoko ganbaran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.