Lightning Bolt diskoa kaleratuko du Pearl Jamek datorren urriaren 14an. Lau urteren ondoren argitaratuko dute estudioko lan bat, eta, 20 urte pasatxoko ibilbidean, Seattleko (AEB) taldearen hamargarrena izango da. Orain bi urte zuzeneko bi disko plazaratu zituzten: Live on Ten Legs eta 9.11.2011 Toronto.
Jada sarean entzungai dago Mind Your Manners abestia, eta nabariak dira punk ukituak soinuan. Dena dela, Mick McCready taldeko gitarra jotzaileak jakinarazi du «esperimentala» izango dela emaitza; badituela, esaterako, Pink Floyden eraginak, eta baita punkarenak ere. Pearl Jam grunge soinuaren talde aitzindarietako bat izan zen.